top of page

KLASIZISMOKO MUSIKA

​

Klasizismo musikala XVIII. mendean zehar garatu zen, Neoklasizismo artisitkoaren aldi berean. Musika klasikoak, formari dagokionez, bikaintasun handia lortuko zuen. Doinu funtsezkoa zuen eta bereziki aipatzekoa da haren esaldien erregulartasuna. Adierazkortasunaren eta formaren artean oreka handia erakusten zuen musika da. Musika xaloa, artifizialtasunik gabekoa, oso distiratsua, ordea. Aldi honetako forma musikal bereizgarrienak Sonata eta Sinfonia dira. Azken hau orkestrarako eginiko Sonata handi bat besterik ez da.

Klasizismoko musikaren ezaugarriak:

Musika alaia, ederra eta distiratsua

- Doinuaren simetria, oreka eta erregulartasuna da musika mota honen helburua.

- Musikan ez dira kontraste handiak ematen (Barrokoko musikarekin alderatuz)

- Lanaren hasierako eta amaierako eremuak egonkorrak eta argiak izaten dira; erdiko eremuetan tentsio handiagoa emanez.

- Klabezina baztertu zuten eta pianoak garrantzia handia hartu zuen.

- Operak berrikuntza handiak jasan zituen: opera libreto batean oinarritzen hasten da, koruari egingizun dramatikoagoa ematen hasten da, oberturak garrantzia handia hartzen du...

- Orkestrak ezinbesteko hazkundea izan zuen: harizko musika tresnak bidertu ziren eta tronpa eta klarinetea gehituz.

​

Klasizismoko konposatzailerik aipagarrienak Gluck, Haydn, Mozart eta Beethoven dira.

Gluck

Haydn

Beethoven

Mozart

bottom of page