top of page

BARROKOKO MUSIKA

Barrokoa XVII-XVIII. mendeetan eman zen. Garai honetan katolikoak eta protestanteak banatu ondoren sortutako krisi espiritualak eta hainbat faktorek eragindako egoera ekonomiko txarrak aro honetako gizarte-egoera okertu zuten. Guzti horrek musikan ere aldaketa garrantzitsuak eragin zituen eta garaiko monarkia absolutistek musika herriaren aurrean beraien handitasuna adierazteko erabiltzen zuten. Horrez gain, Kontraerregormako elizgizonak musika ideiak indartzeko eta kristauengan eraginemmozionala izateko tresna garrantzitsua zela ohartu ziren.
Musika hezkuntzaren ikur bilakatu zen eta leku pribatuetan entzutetik era publikoan antzoki handietan entzutera pasatu zen.
Barrokoan, opera zen ahots-musika profano gorena eta kantatak nahiz zarzuelak ere aipagarriak ziren. Genero musikal honetako izarrik handienak castratoak izan ziren.
​
Barrokoko musikaren ezaugarriak hauek ziren:
- Garaiko musikak kutsu dramatikoa eta emozionala zuen.
-Barrokoko musika instrumentalaren forma nagusiak suitea, sonata eta concertoa izan ziren.
-Aro honetako musika-tresnarik ezagunenak harizkoak ziren, biolinen familiakoak.
-Errenazimenduko instrumentu asko alde batera utzi zituzten, baina tronpeta, tronboia, flauta, organoa, arpa eta klabizenbaloa, indartu ez ezik, hobeto ere egin zituzten.​
​Garai horretako musikari garratzitsuneak, besteak beste, Johann Sebastian BachGeorge Friederich Händel, eta Antonio Vivaldi izan ziren.

"Lau urtaroak", Vivaldiren konposizio ezaguna

bottom of page