top of page

Aintzinean, egiptoarrek eguneroko hainbat ekintzatan erabiltzen zuten musika, eta, batez ere, tenpluetan eta bertako zeremonietan garatu zuten.

Egiptoarrek musika ahoz aho transmititzen zuten, eta, hori dela eta, ez dakigu zehazki Egiptoko musika nolakoa zen.

Instrumentu indartsuena ahotsa izan arren, musika instrumentuak ere erabiltzen zituzten.

 

Egipto Zaharrean harpa izan zen musika-tresna garrantzitsuena. Inperio Ertainean harpa apainduraz bete zuten eta, batzuetan, faraoiaren burua agertzen zen, heldulekuan zizelkatua. Inperio Berrian, azkenik, harpa zabaldu egin zuten eta 18 hariko tresna gisa nagusitu zen. Lirak, harizko beste instrumentu batek ere arrakasta handia lortu zuen piramideen herrian.

​

EGIPTOKO MUSIKA

bottom of page