top of page

ERROMAKO MUSIKA

Erromatar musika greziarrenean oinarritzen zen. Erromatarrek greziar musika beraien izaerara egokitu zuten. Paper garrantzitsua jokatu zuen erromatarren ekitaldi frankotan, armadan esaterako. Arlo horretan, aginduak emateko edo zeremonietan erabiltzen zen, batik bat. Ekitaldi erlijiosoek ere musika zuten lagun erritoak burutzerakoan.

Ia instrumentu guztiak greziar kulturatik zetozen baina tronpeta zuzena nabarmendu zen gehien bat, metala primeran ezagutzen baitzuten. Organo mota zahar bat erabiltzen zuten zirkoan jotzen zen hauspo mota baten eraginez.

Kordako instrumentuak Greziatik edo Ekialde Hurbiletik zetozen (harpak, lauteak eta zitarak ditugu horren adibide)

bottom of page