top of page

ERDI AROA

Zein zen musikaren eginkizuna?

Eginkizun nagusia Erdi Aroan erlijiozkoa zen: Jainkoa gorestea; musika testu erlijiosoaren zerbitzura zegoen. Elizkizunetako musika moldeak oso homogeneoak ziren egungo Europako herrialdeetan, eta Gregorio Handia aita santuak liturgian erabili behar ziren doinu guztiak bildu zituen.

 

Nola ezagutu dezakegu erdi aroko musika?

XX. mendean ikerlariek musika arloan eginiko lan garrantzitsuari esker, Erdi Aroko musika suspertu egin zen.

Erdi Aroko musika ahozkoa da; musika tresnak ahotsen laguntzaile edo ordezkoak izaten dira. Erdi Aroko musika profanoa trobadoreen eta juglareen abestiak eta dantzak dira.

 

Erdi Aroko musika erlijioso motak:

-Gregorianoa: ahozko kantua, monodikoa, musika-tresnen laguntzarik ez duena. Silabikoa edo melismatikoa izan daiteke.

-Ars antiqua: garatzen den garaian polifonia hasten da organumaren discantusaren eta kontrapuntuaren bitartez.

-Ars nova:aro honetan adierazkortasun handiagoa dago doinuan eta berdintasuna erritmo aldietan.

 

bottom of page