top of page

XX.MENDEKO MUSIKA

XX.mendean musika kontenporaneoa bereizten da. Etengabeko berrikuntza eta originaltasunaren bilaketa izango dira garai honetako ezaugarri nagusia. Irratia eta gainontzeko komunikabideen garapenarekin eta hedapenarekin musika inoiz baino arinago helduko da entzuleengana, eta hauek arinago epaitzeko aukera izango dute.

​

Garai honetako abeslari eta talde ezagunenak hauek dira: John Lennon, Michael Jackson, Bob Marley, Bob Dylan, AC/DC, The Beatles...

Elvis Presley: kamiolari lanetan ibili zen musikari izan aurretik.1953an bere lehen diskoa grabatu zuen. Rock-aren erregetzat hartzen da. Berezia zen bere gitarrarekin batera abesteko eta dantzatzeko zeukan modua.

The Beatles: 60ko hamarkadako musika talde ingelesa da. Partaideak, John Lennon, Paul MacCarthney, George Harrison eta Ringo Starr izan ziren. Bi gitarra, baxua eta bateria jotzen zuten. 1962.urtean Ameriketako merkatua ere bereganatu zuten gazteen musika nazioarteko fenomenoa bihurtuz.

​

bottom of page