top of page

HISTORIAURREA

  Musikaren hasierak ez daude oso zehaztuta.

  Lehenengo instrumentu musikalak Paleolito garaikoak dira. Poliki-poliki, historiaurreko gizakia eskura dituen elementuekin musika sortzen hasi zen. Hala nola, harriekin, egurrekin, landareekin, izotzarekin eta hezurrekin.

 

  Beraz, historiaurreko arbasoek hainbat instrumentu jotzeko ohitura zuten baina orduan musikak, ez zuen gaur egungo helburua. Instrumentuak sorginkeria errituetan espiritu txarrak aldentzeko, ehizatzeko edota lehorte garaietan euria erakartzeko erabiltzen ziren batez ere.

 

   Historiaurreko musika-instrumentuen arloan bi altxor dauzkagu Euskal Herrian: bata, Isturritzeko flauta edo txirula Nafarroa Behean, hegazti hezur batekin egindakoa; eta bestea Foruko Korneta Bizkaian oreinaren adar batekin egindakoa. Isturitzeko txirula Emmanuel Passermard arkeologoak aurkitu zuen 1921ean eta Foruko Korneta, berriz, Jose Migel Barandiaranek 1960an. Batzuek diote Isturitzeko txirula munduko musika tresnarik zaharrenetakoa dela.

 

bottom of page